XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BBVk ekonomi hazkundea sendoa dela ziurtatu du

Banco Bilbao Vizcayaren ikerketa zerbitzuak adierazi duenez, ekonomiaren hobekuntza sendoa da.

Erakundeak ekonomiaren gora-beherak neurtzeko IGAE (Jardueraren Adierazle Orokorra) adierazlea erabiltzen du eta honek %0,5eko hazkunde positiboa jaso du azken hamabi hilabeteotan.

BBVren txostenak azaltzen duenez, zalantzak daude datozen urteotan hazkundea noraino helduko den zehazterako orduan eta hasi berri dugun hazkunde zikloak noiz arte iraungo duen ere ezin dela jakin argitu du.

Urtearen lehen hiruhilabetekoan IGAEren hazkundea % 1,5ekoa izan da eta bigarrenean % 1,6ra iritsi da.

BBVren iritziz, hazkunde unea osasuntsua da eta ez inflazionista, kanpo eskarian oinarritzen bada eta laster inbertsioan.

Beste hazkunde ziklo batzuen oinarria kontsumoa izan zela nabarmendu dute finantza erakundeko iturriek.

Etorkizuneko garapena Madrilgo Gobernuak ezarriko duen politika ekonomikoaren menpe dagoela dio BBVk.